Irungo Menchu Gal margolariaren museoak eta Oiasso museo erromatarrak eta Elizondoko Jorge Oteiza Museo etnografikoak, Ziga margolariaren bildumarekin eta Arizkungo Santxotenak elkarlanean aritzeko akordioa sinatu dute. Bisitarien trafikoa haunditzea da asmoa eta aldi berean Bidasoa herriko tokien arteko harremana sendotzea. Bertizko Partzuergoa eta Bidasoa Activaren hitzarmenaren barne, Baztan eta Irungo Udalek egin duten akordioa da. Argazkian, Baztan eta Irungo udaletako, eta Bertizko Turismo Partzuergoko eta Bidasoa-Bizirik-eko ordezkariak.