Xabier Azanza Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak eta Joseba Igarabide Xaloa kultur elkarteko ordezkariak, hitzarmena sinatu dute Nafarroako Euskararen Mediatekako funtsak hobetzeko. Akordioaren arabera, Euskarabideak 10.000 euro emanen dizkio Xaloari, eta elkarteak, trukean, Baztanen egiten den euskalkiaren, hau da, iparraldeko goi-nafarreraren ikus-entzunezko 100 orduko materiala emanen dio Euskarabideari. Helburua Mediatekan euskalki horrek daukan hutsa betetzea da.