Bigarren urtez, argazki lehiaketa antolatu du Bertan merkatarien elkarteak. Baztango ingurumena eta paisaiak, herriak eta herritarrak izanen da gaia, eta ekainaren 30a bitarte aurkezten ahal izanen dira. Lehiaketa irekia da eta beraz, edozeinek har dezake parte, baina bakoitzak gehienez hiru argazki aurkezten ahalko ditu. Zuri-beltzean edo koloretan egin daitezke.
NOLA AURKEZTU
Bi modu daude argazkiak aurkezteko: Arizkunenean utzi (09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ortziralera) edo helbide honetara bidali: Bertan Baztango merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkartea, Bertan II. Argazki Lehiaketa, Arizkunenea Kultur Etxea, Jaime Urrutia karrika 14, 31700 Elizondo. Argazkiak izen-goiti batekin aurkeztu beharko dira, eta izen-goiti hori daraman gutun-azal batean, egilearen datuak aurkeztu beharko dira.
Epaimahaiak hiru sari banatuko ditu, Bertaneko 80 dendetan gastatzeko hiru bale: 400 eurokoa (1. saria), 200 eurokoa (2. saria) eta 100 eurokoa (3. saria). Horrez gain, aurkezten diren argazkien artean 2011ko egutegia egiteko batzuk aukeratuko dira.