Ekainaren 2an, asteazkenean 13:00etan eginen den ezkil-jotzea eta altxaferoekin hasiko dira Almandozko Bestaberri bestak. 21:00etan Baztan-Zopak izanen dira Futbolinen.
Besta Berri Eguna ortzegunean
Ortzegunean, ekainaren 3an Besta Berri Egun handia ospatuko dute Almandozen.
Ohiturari eutsiz, 08:00etan Aurora, Egunsentiko kantak abestuko dituzte, Bixentek alaituta. 12:0oetan Meza Nagusia izanen da. 13:00etan luntxa eskainiko da frontoian. Aldi berean, herriko dantzariak arituko dira eta txalaparta doinuak adituko dira. 16:00etan antzerkia izanen da. 18:00etan pilota partidak jokatuko dira. 20:00etan tortilla lehiaketa jokatuko da. Ondotik, mokadua herri guziarendako, SALABERRIk alaituta.
Haurren Eguna ortziralean
Ekainaren 4an, ortziralean, Haurren Eguna ospatuko da.
11:00etan ginkana izanen da. 16:00etatik 20:00etara haurrendako puzgarriak izanen dira. 18:00etan txokolatada haurrendako eta nagusiendako mus txapelketa izanen dira. 20:00etan Mutildantzak. 21:00etan herri afaria. Gauerditik aitzinera kontzertua izanen da Ratakalba eta Komando Kastaña taldeekin. Ondotik INPEKABLES taldea ariko da. 05:00etan zinger jatea izanen da.
Asteburuko ekitaldiak
Asteburuari begira, larunbatean 11:00etan mus txapelketako finalerdia eta finala jokatuko dira. 14:00etan zikiro jatea izanen da SALABERRIk alaituta. 18:00etan boneta jaurtiketa frontoian. Gauerdian dantzaldia GAUBELA taldearekin eta 05:00etan zinger jatea.
Igandean, 11:00etan gaiteroak ibiliko dira herrian barna. 12:00etan Meza Nagusia eta Lehenengo Jaunartzeak ospatuko dira. 17:00etan gazteen arteko pikea izanen da. 18:00etan Basaburuako haurren arteko herri kirolak. 19:00etan urdaiazpiko eder baten zozketa eginen da, SALABERRIk alaituta. 22:00etan Gaixoa Ni, bestak agurtzeko.