Elizondoko bestetako kartel lehiaketa eginen da lehen aldiz

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 27a

Lehen aldiz Santio bestetarako kartel lehiaketa antolatu du Elizondoko herriak. TTIPI TTAPA

Lanak ekainaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian

Aurten lehenbiziko aldiz, Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du. Irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: “Santioak 2010 Elizondoko bestak-fiestas de Elizondo”. Euskarri digitalean aurkeztu beharko dira, eta horrekin batera, orri batean inprimatua. Euskarri digitalak lelo bat izanen du, eta lelo hori daraman gutunazal batean egilearen datuak idatzi beharko dira. Lanak Herriko Etxeko buzoian sartu beharko dira ekainaren 22ko 12:00etarako. Korreo arruntez bidaltzekotan, ekainaren 17a baino lehen helbide honetara bidali behar da:

Herriko Etxea Jaime Urrutia 4, 31700 Elizondo (Nafarroa).

Elizondoko Besta Batzordea izanen da epaimahaia eta ekainaren 23an jakinaraziko da epaia. Irabazleak 300 euro eta zikirorako bi txartel eskuratuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun