‘Kalera oinez? Doike!’

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 25a

Oinez ibiltzeko edo bizikletaren erabilera bultzatzeko, abian den Kalera oinez? Doike! kanpainaren barne, ekainaren 6an, herri guztietan ordu bateko ibilaldia eginen da. Elizondotik hurbil diren herrietatik, Elizondorat antolatuko dira ibilaldiak, eta urrunago direnetan, bertan eginen da paseoa. 12:00etan Elizondon elkartuko dira familia guztiak, eta Osasun Etxeko arduradunek haur bakoitza zapi banarekin sarituko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun