Aurten lehenbiziko aldiz, Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du. Irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2010 Elizondoko bestak-fiestas de Elizondo. Euskarri digitalean aurkeztu beharko dira, eta horrekin batera, orri batean inprimatua. Euskarri digitalak lelo bat izanen du, eta lelo hori daraman gutun-azal batean egilearen datuak idatzi beharko dira. Lanak Herriko Etxeko buzoian sartu beharko dira ekainaren 22ko 12:00etarako. Korreo arruntez bidaltzekotan, ekainaren 17a baino lehen helbide honetara bidali behar da: Herriko Etxea Jaime Urrutia 4, 31700 Elizondo (Nafarroa). Elizondoko Besta Batzordea izanen da epaimahaia eta ekainaren 23an jakinaraziko da epaia. Irabazleak 300 euro eta zikirorako bi txartel eskuratuko ditu.