Zerbitzu publikoak eztabaidan

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 25a

Utzitako argazkiak

Ezker Abertzaleak antolatuta zerbitzu publikoei buruzko solasaldia egin zen maiatzaren 13an Elizondon. 27 bat lagunek LABeko Mikel Saralegik eskainitako mintzaldian parte hartu zuten. Zerbitzu sozialen eta ongi-izate estatuaren aurrekariei buruzko argibideak emateaz gain, oraingo egoeraz aritu ziren, «azken hamarkadetan erasoaldi neoliberalaren gerizpean nagusitu den logika pribatizatzailea eta merkantilistaren ondorioak azpimarratuz». Akitzeko, ezkerrekoa eta abertzalea izanen den alternatibaren inguruan azalpenak eman ziren: «zerbitzu publikoen publikotasuna bermatu behar da, eta horien kontrolean eta kudeaketan komunitateak parte hartzeko mekanismoak paratu behar dira». Gaineratu zuenez, «solasaldia aukera paregabea izan zen hurbildutakoak ideologikoki eta politikoki kokatzeko, eta batez ere, azken aldian Udalak zerbitzu publikoak pribatizatzeko egin duen hautuaren aitzinean erantzun dinamika herritar eta ezkertiar bat aktibatzeko gakoak zahazteko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun