Azken orduko aldaketak tarteko, senior eta master mailetako Nafarroako Txirrindularitza Txapelketa Baztanen jokatu zen. Baztango Lehen Itzulia izan zen, eta aldi berean, Nafarroako Kopa-Pedro Canarias Memorialerako puntuagarria. Ziga eta Arizkun aldean 86,3 kilometro egin zituzten, eta Bagordin akitu. Master 50 mailan, Patxi Meoki elizondarra izan zen garaile –argazkian, ezkerretik hasita bigarrena–.