Hainbat berrikuntza egin ditu Udalak Berroetako frontoian urte honetan. Bertzeak bertze, zolarri berria paratu da, eta horrekin batera, paretak pintatu, frontisa garbitu, goiko egurrak barnizatu, jokatzeko eremuaren lerroak markatu, errotulazioa berritu eta eskuleku berria paratu da. Kanpokaldean, frontoirako sarbidea ere egokitu da, eta malda jarri. Lan hauek guztiek 36. 545,02 euroko gastua eragin dute. Argazkian frontoia lehen –goiko bi irudiak– eta orain –beheko irudiak–.