17.168 euroko inbertsioa egin da Arraiozko frontoian

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 25a

Utzitako argazkiak

Bere garaian, erran gabe gelditu zenez, Arraiozko frontoia nola gelditu den aipatuko dugu. Pilotalekuaren errebotea egitura metalikoarekin eta polikarbonatoarekin itxi da. Horrez gain, frontoiaren gibeleko aldeko erlaitza hormigoitu da, eta altzairuzko sareak paratu dira, laxoan jokatzerakoan teilak ez hausteko. 17.168 euro gosta dira eta argazkian ageri den itxura honekin daude orain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun