Iazko arrakasta ikusita eta egoera ekonomikoak berdintsu segitzen duelako, bigarren aldiz Behikaka.com ekimena antolatu du Xorroxin Irratiak uztailaren 24rako. Zelaia 2.500 laukitan banatuko da, eta horiei dagozkien boletoak salgai paratu dituzte eskualdeko ostatu eta komertzioetan (5 euro). Internet edo telefonoz ere eska daitezke. Hiru sariak banatzeko arduradunak hiru behin izanen dira, eta behi kakak erabakiko du zein diren irabazleak.
Lehenko lotean hauek dira sariak: Donostiako Miramon Arbelaitz jatetxean, bi lagunentzat afaria; Fiteroko bainuetxean, bi lagunentzat hiru eguneko egonaldia pentsio osoan; Arabako Kanpezuko Ibernalo landetxean, bi lagunentzat bi gau eta bi gosari; Lur-lan produktu lotea eta Irungo Oiasso Museorako zortzi sarrera.
Bigarren lotea: Hondarribiako Ramon Roteta jatetxean bi lagunentzat otordua; Nekatur landetxean bi lagunentzat bi gau eta bi gosari; Kantabriako Quijaseko Posada de Vinuevan bi lagunentzat bi gau eta bi gosari; Aroa ardo lotea eta Oiasso Museorako zortzi sarrera.
Hirugarren lotea: Donostiako Artzak jatetxean, bi lagunentzat afaria; Castillo de Gorraiz hotelean, bi lagunentzat spa, afaria, logela eta gosaria; Arabako Samaniego Jauregian, bi lagunentzat gaua eta gosaria; Laket Bioren produktu lotea eta Oiasso Museorako zortzi sarrera.
Ostatuko tragoxken truke sariok ere zozketatuko dira: Zumaiako Talasoterapian hamar lagunentzat zirkuitua; Izabako Txapatera landetxean, sei lagunentzat asteburuko egonaldia eta Aizarozko Ostatuan bi lagunentzat afaria.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!