Elizondoko Foru Plazako obrek hainbat aldaketa ekarriko dituzte Baztandarren Biltzarrean. Lanak egiten ari den enpresak ezin izan du uztailaren 18an eginen den bestarako obra akitua egonen dela ziurtatu, eta beraz, aurtengo besta igandean bakarrik ospatzea erabaki du Baztandarren Biltzarra Elkarteak. Halaber, igandeko egitarau osoa –desfilea izan ezik–, Merkatuko Zelaian eta Laxo Frontoian eginen da. Azken honetan, orain arte plazan egoten zen karpa paratuko da eta han izanen da igandeko dantzaldia ere. Bazkaria, bazkalondoko jaia eta bertze ekitaldiak, ohi bezala, Merkatuko Zelaian izanen dira. Eta larunbatean, Elkarteak ez du ekitaldirik antolatuko, ez karpa irekiko ere.
Bertzalde, azken ordura arte besta kolokan egon denez, ez da kartel lehiaketarik egin, eta aurtengo besta iragarriko duen kartela, Elkartearen logotipoa diseinatu zuen Juan Angel Perotxenari eskatu zaio.