Giza laneko langileek Elizondoko arkupeak margotu dituzte

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 25a

Langile babestuak Elizondoko arkupeetan aritu dira lanean. Argazkian langileak ageri dira, Santi Aldako zinegotziarekin eta Laura Andresena enplegu babestuko arduradunarekin. Utzitako argazkiak

Giza Lanaren proiektuak 10 urte daramatza Baztanen

Baztanen hamar urte daramatzan proiektua da Babesturiko Giza Lanarena. Horren bidez, gizartean baztertuak dauden edo lana aurkitzeko arazo larriak dituzten pertsonak kontratatzen ditu Udalak eta toki publikoak moldatzeko agintzen die. Hain zuzen, berriki egin duten lana, eta duela bi aste akitu zutena, Elizondoko arkupeak margotzea izan da.
Urteko hamar hilabetetan egoten da martxan eta bataz bertze, bortz langile aritzen dira urtero lanean, gizarte langile batek koordinatuta.
Urte hauetan hainbat lan egin dira proiektu honi esker, eta Virginia Aleman alkatearen irudiko, horri esker «bi helburu garrantzitsu bete dira: «batetik, sozialki baztertuak dauden edo lana aurkitzeko arazo larriak dituzten pertsonei aukera eman zaie, eta bertzetik, toki publikoak txukun edukitzea lortu da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun