Maiatzaren 21ean, ortziral arratseko 20:00etan bestei hasiera emateko suziriekin hasiera emanen zaie aurten Berroetako Mendekoste bestei. 20:30ean txopo goratzea eginen da. 21:00etan Mutil-dantzak. 21:30ean Baztan-Zopak, JOXEANJELek alaituta. Gauerditik aitzinera dantzaldia JALISKO BAND taldearekin.
Larunbatean Haurraren Eguna
Larunbatean Haurren Eguna ospatuko dute Berroetan. 12:00etan Leurtza Abenturaren eskutik: puzgarriak, segway, discgolf jokuak izanen dira. 16:00etan Leurtza Abenturaren eskutik joku gehiago ere izanen dira: puzgarriak, segway, laser paintball, arku tiraketa, discgolf... 20:00etan asto karrera eginen da. 21:30ean herri afaria. Gauerditik aitzinera dantzaldia SANTXOTENArekin.
Mendekoste Eguna igandean
Maiatzaren 23an, igandean, Mendekoste Egune ospatuko dute.
12:00etan Meza Nagusie izanen da. 13:00etan hameketakoa eginen dute plazan. 13:30ean pilota partidak. 18:30ean herri kirolak. 20:00etan XXXVII. asto karrera. 20:30ean dantzaldia JOXE ANJELekin. 22:00etan xinger jatia.
Akitzeko, zikiroa astelehenean
Maiatzaren 24ean, astelehenean, azkenik, Zikiro Egune ospatuko dute.
11:00etan XXXVIII. bizikleta itzulia eginen da. 12:00etan mus txapelketa. 14:30ean zikiro-jatea JOXE ANJELekin. 18:00etan sokatira: ezkonduak ezkongabeen kontra. 19:00etan futbol-partida: ezkonduak ezkongabeen kontra. 21:00tan xinger jatia. 22:00etan bestak akitzeko Gaixoa ni.