Eskualdean ez da sobera ezaguna Kenpo-kai, defentsa pertsonaleko kirol mota hau, Urdazubi eta Beran baino ez baitira ematen ikastaroak. Baina ezagutzeko aukerak badira: gan den maiatzaren 8an Urdazubin Nafarroako lehen kenpo txapelketa jokatu zen. Eta ekainaren 5ean, Elizondoko kiroldegian, herrialdeen arteko txapelketa eginen da, 16:00etan hasita: Nafarroako taldearekin batera, Euskal Antonomia Erkidegoa, Gaztela eta Leon eta Madril ariko dira lehian. Gonbidatu berezi gisa, berriz, Frantziako Federazioko kirolariak etorriko dira. Aipatu, bertzalde, Nafarroa osoan dauden kenpo eskola bakarrak Urdazubi eta Berakoak direnez, Nafarroako taldean ariko direnak eskualdekoak izanen direla