338.053 euroko inbertsioa egin da Almandozko frontoia berritzen

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 13a

oiko bi argazkietan obra egin aitzinetik ageri da Almandozko frontoia, eta behekoan orain hartu duen itxura. Utzitako argazkiak

Lanen artean, estalki berria jarri, eta paretak garbitu dira

Itxuraberritua gelditu da Almandozko frontoia. Hainbat lan egin dira eta horietan 338.053,78 euro gastatu.
Bertzeak bertze, estalki berria paratu zaio frontoiari, txapazkoa. Ho­rrez gain, teilatu-hodi eta zorroten berriak ere jarri dira. Harmailak egurrez forratu; oztopo arkitektonikoak kendu eta oinezkoak eta ibilgailuak sartzeko malda eraiki da; eskolara sartzeko eskailerak ere berritu dira; ezker paretaren goikaldean aireztatze sarea paratu da, eta harri-hormak eta frontisa garbitu dira. Ate korredera be­rria dago orain, eta errotulazioa ere berria da. Horiek dira egin diren lanetako batzuk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun