Parlamentariek Iruritako eskola bisitatu dute

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 13a

Utzitako argazkiak

2009/2010 ikasturtean, Irurita zerbaitegatik solasteko gaia izaten ari bada, hori eskolagatik da; hasieran eskola berriaren aldarrikapenagatik eta jantokiagatik bukae­ran. Egoera ezagutarazteko gurasoak ahal den leku guztietarat ailegatzen saiatu dira, eta horien artean, Parlamentuko Hezkuntza Batzordeari gonbidapena luza­tzea izan zen, egoera hurbiletik ezagutzeko. Eskaera kur­tso hasieran egin arren, bisita akabailan ailegatu da. Apirilaren 30ean, PSN, UPN eta NaBaiko ordezkariek eskola, Udalak erositako lur-eremua eta egun jantokia dena bisitatu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun