Aroztegia... Eta gero zer? plataformak proiektuaren kontra egiteko bizikleta martxa antolatu du maiatzaren 22rako, larunbata. Eman pedalazoa Aroztegiako pelotazoari lelopean eginen da eta 10:30ean abiatuko da Elizondoko plazatik. Hau izanen da ibilbidea: Elizondo, Elbete, Elizondo, Lekaroz, Telleria –hemen gosaria eginen da 11:30ean–, Oharriz, Irurita eta berriz Elizondora.
Bertzalde, aipatu, egitasmo honen kontra, antzerkia prestatzeko asmoa ere baduela plataformak.