39 urteko emakumea hil da Zozaian, kamioiak harrapatuta

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 12a

Maiatzaren 11n 21:45ean gertatu zen istripua, ustez N-121A errepidea gurutzatzen ari zenean

39 urteko emakume frantziarra hil zen maiatzaren 11n, astearte arratseko 21:45ean Zozaia inguruan, N-121-A errepidea gurutzatzen ari zenean kamioi batek harrapatuta. Hain zuzen, kamioi gidariak eman zuen abisua Nafarroako Larrialdi Agentziara eta berehala suhiltzaileak eta foruzainak joan ziren istripua gertatu zen lekura, kamioiak pisatzeko baskulak dauden ingurura. Halere, ezin izan zuten deus ere egin, Helene Simoes da Neves berehala hil baitzen.

Emakumearen gorpua Lege Medikuntzako Nafarroako Institutura eraman zuten, autopsia egiteko. Itxura batean, Helene Simoes da Neves ez da Baztanen edo inguru honetan bizi eta ez dago jakiterik nola ailegatu zen Zozaia ingurura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun