Ttun Ttun Egunak ospatu dira asteburuan Baztanen

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 3a

Patxi Larralde eta Xabier Durruti buru zituztela, Bozateko galtzada zaharraren barna ibili ziren musikari eta dantzariak. TTIPI TTAPA

Ttunttulariak ez ezik, Gallarta, Biarno, Aragoi eta Baztango dantzariak ere aritu dira

Sokazko ttunttunaren inguruko Egunak ospatu dituzte aste hondar honetan Baztanen.

Ortziralean, Pirinioetako sokazko ttunttunari buruzko hitzaldia eman zuen Alvaro de la Torrek Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

 

Larunbatean, Bozateko karriketan barna iibili ziren ttunttunlariak, soinulari, dantzari eta erraldoiak. Patxi Larralde eta Xabier Durruti buru zituztela, Bozateko galtzada zaharran barrena ibili ziren . Ondotik, Bozateko plazan dantzak eskaini zituzten Bizkaiako Gallartako, Biarnoko, Aragoi Garaiko eta Baztango dantzariek. Eta gauza bera egin zuten Arizkungo plazan ere. Arizkunen. Arizkungo Elkartasuna elkartean afaldu ondotik gaupasa ere izan zen.

 

Igandean, Elizondoko karriketan barna egin ziren itzulia eta dantzarien saioa. Eta berriz ere mahai inguruan bildu ziren,  bazkaria egin baitzuten Arizkungo elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun