Larunbat eta igande honetan, maiatzak 1 eta 2, Ttun Ttun egunak ospatuko dira Baztanen.
Dena den, ekitaldiak ortziraletik hasiko dira. Pirinioetako sokazko ttunttuna izenburupean 20:30ean hitzaldia izanen da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Alvaro de la Torrek eskainiko du.
Larunbatean Arizkunen
Larunbatean, 17:00etan Bozateko karriketan barna soinulari, dantzari eta erraldoiak ibiliko dira. Ondotik, Bozateko plazan dantzak izanen dira. Eta gauza bera eginen da 19:00etatik aitzinera Arizkunen. 21:00etan, berriz, afaria eginen da Arizkungo Elkartasuna elkartean eta ondotik, gaupasa.
Igandean Elizondon
Igandean, Elizondoko karriketan barna eginen dira itzulia eta dantzarien saioa. Eta 14:30ean bazkaria eginen da Arizkungo elkartean.
Baztango musikariek ez ezik, bertzeak bertze, Biarno, Aragoi Garaia, Xiberoa eta Gallartakoek ere parte hartuko dute.