Emaitza onak eskuratzen ari dira Baztango Txarutako pilotariak urte honetan ere, eta horren lekuko dira eskuratutako txapelak.
Euskal Herriko Kluben Arteko Ligan, erraterako, kadeteen mailan, Joseba Apeztegia azpitxapeldun izan zen eta gazteetan, Antton Jauregi finalerdietan kanporatu zuten.
Zizurko Txapelketan, helduen mailan, Unai Arraztoak finala galdu zuen Iruñeko Rekalderen aurka. Eta Ibon Iratzoki kimuetan; Arkaitz Untxalo eta Iban Inda kadeteetan, eta Antton Jauregi gazteetan, finalerdietan aritu ziren.
Belateko Kluben Arteko Ligan, bertzalde, txapeldun izan da Txaruta. Umeen C mailan, Egoi Zelaieta eta Oier Ariztegi txapeldunak izan ziren, Kimuen A mailan, Enaitz Antso eta Iker Espelosin ere bai; haurren B mailan, Asier Bertiz eta Iñaki Antsok ere txapela lortu zuten, eta maila berean, Iñaki Iratzoki eta Joxean Etxeberria azpitxapeldunak izan ziren. Haurren A mailan, Arkaitz Untxalo eta Iban Indak irabazi zuten, eta Dario Trantxe eta Beñat Alberro izan ziren txapeldunordeak. Gazteen A mailan, azkenik, Joseba Arizmendi izan zen txapelduna eta Ander Zaranton azpitxalduna.
Nafarroako Txapelketan ere eskuratu dituzte garaipenak Txarutakoek. Kimuen mailan, adibidez, Enaitz Antso eta Iker Espelosinek lortu zuten, eta kadeteetan Arkaitz Untxalok eta Iban Indak ere bai. Haurren mailan, aldiz, David Albiasu eta Andoni Espelosin finalerdietara ailegatu ziren.
Txapelketa gehiago
Horiek akituta, bertze hainbat txapelketetan ere parte hartzen ari dira Txarutako pilotariak: Lizarra, Tafalla, Barañain, Olazti, Zaramaga, Añorga, Urretxu, Antiguo, Lizarra, Irurtzun, Elgeta… Eta laster hasiko dituztenak Herriarteko Txapelketak (Belatekoa eta Nafarroako Federakuntzakoa) eta Josetxo Ezkurraren Memoriala izanen dira.