Irungo Kunsthal zentroarekin hirugarren elkarlan hitzarmena

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 26a

Utzitako argazkiak

Udalak eta Irungo Arte Plastikoen eta Diseinurako Kunsthal zentruak hirugarren urtez segidan elkarlan hitzarmena sinatu zuten apirilaren 16an, balleko eremu publikoetarako ideiak eta ekimen proposamenak garatzeko. Hitzarmena 2008an sinatu zuten lehen aldiz bi erakundeok. Aurtengoan, Elizondoko Merkatu Plazaren paisaiaren tratamendua aztertzekoa da eta Baztanen ariketa fisikoa sustatzeko Kalera oinez? Doike! kanpainaren sinboloa edo marka sortzea. Virginia Aleman alkateak eta Maria Angeles Rubio Kunsthaleko zuzendariak sinatu zuten akordioa eta ekitaldian Izaskun Abril Cederna-Garalurreko garapen agentea eta Kunsthaleko proiektuetako zuzendariak, Gaizka Zuazo eta Eduardo Piedrola izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun