Iñaki Sanzberro Arretxea Iriondoa etxeko 26 urteko almandoztarra hil zen apirilaren 18 goizean, berak gidatzen zuen ibilgailua pista batean ezponda batetik amildu ondotik. Itxura batean, inguru horretan dituen ehiza zakurrak bazkatzera joana zen eta autoa pistatik atera eta gaztea autotik airean atera zen. Nafarroako Larrialdi Zerbitzuko medikua eta erizaina joan baziren ere, ezin izan zuten deus egin. Oronozko parkeko suhitzaileek atera zuten gorpua eta Nafarroako Lege Medikuntza Institutura eraman zuten, autopsia egiteko.