Terueleko Unibertsitateak Landa Eremuko eskoletan oinarrituz antolatu duen graduatu-ondoko kurtsoan parte hartu dute Baztango Herritako Eskolek Murtziako landa eremuko eskolekin batera. Baztango ordezkariek, Xabier Ballarena eta Nora Salbotxek, hemengo eskolen errealitatea erakutsi zuten, eta harridura sortu zuten erakutsitako mailagatik. Hortaz, erran daiteke han zeuden partaideendako imitatzeko eredua izan zela. Bertze gauzen artean, langilegoaren portzentaia altu bat bertakoa eta finkoa izateak ekartzen dituen abantailak goraipatu zituzten, gisa honetara, ikasleek beti aitzinerat egin dezaketeelakoz. Langilegoaren mugikortasunarekin, ikasturteak hutsetik abiatu behar dira. Handik ere zenbait ideia ekarri ziren.