27 urteko almandoztarra hil zen igandean istripuan

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 19a

Egoera honetan gelditu zen Ignacio Sanzberroren autoa, amildu eta gero. TTIPI TTAPA

Ignacio Sanzberroren autoa ezponda batetik amildu zen

Ignacio Sanzberro Arretxea, Iriondoa etxeko 27 urteko almandoztarra hil zen igande goizean, berak gidatzen zuen ibilgailua Almandozko pista batean ezponda batetik amildu ondotik. Itxura batean, inguru horretan dituen ehiza zakurrak bazkatzera zihoan Almandozko gaztea eta autoa pistatik atera zen, itzulipurdika. Gaztea autotik airean atera zen eta Nafarroako Larrialdi Zerbitzuko medikua eta erizaina joan baziren ere, bertan hil zen gaztea. Oronozko parkeko suhitzaileek atera zuten bere gorpua eta Nafarroako Lege Medikuntza Institutura eraman zuten, autopsia egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun