Baztango Udalak eta Irungo Kunsthal zentroak elkarlan hitzarmena sinatu dute hirugarren urtez

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 19a

Elkarlan hitzarmena sinatu ondotik ageri dira Gaizka Zuazo, Eduardo Piedrola, Virginia Aleman, Marian Rubio eta Izaskun Abril. TTIPI TTAPA

Elizondoko Merkatu Plazaren paisaiaren tratamendua aztertu eta "Kalera oinez? Doike!" kanpainaren irudia prestatuko dute

Baztango Udalak eta Irungo Arte Plastikoen eta Diseinurako Kunsthal zentruak hirugarren urtez segidan elkarlan hitzarmena sinatu zuten apirilaren 16an, balleko eremu publikoetarako ideiak eta ekimen proposamenak garatzeko.

Hitzarmena 2008an sinatu zuten lehen aldiz bi erakunde hauek. Aurtengoan, Elizondoko Merkatu Plazaren paisaiaren tratamendua aztertzen du eta Baztanen ariketa fisikoa sustatzeko “Kalera oinez? Doike!” kanpainaren sinboloa edo marka sortzea.

Virginia Aleman Baztango alkateak eta Maria Angeles Rubio Kunsthaleko zuzendariak sinatu zuten hitzarmena eta ekitaldian Izaskun Abril Cederna-Garalurreko garapen agentea eta Kunsthaleko proiektuetako zuzendariak, Gaizka Zuazo eta Eduardo Piedrola izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun