Eskubaloia zabaltzeko helburuarekin Eskubaloia...zergatik ez? kanpaina abiatu du Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak. Doneztebeko taldeetan eskubaloian aritzeko izanen litzateke, eta interesa duen edozeini dago zuzendua. Halere, bereziki, 1996, 1997, 1998 eta 1999 urteetan jaiotako mutilei.
Bi entrenamentu eginen dituzte interesatuak biltzeko, eta horietako bat Elizondoko kiroldegian. Baztango jendeari zuzendua izanen da eta apirilaren 20rako egin dute hitzordua, 18:00etan.