Bigarren, hirugarren eta laugarren postuak eskuratu ditu Basaburuak Herri Kiroletan

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 13a

Basaburua taldearekin aritu diren neska-mutikoak eta euren entrenatzaileak Utzitako argazkiak

Finalak martxoaren 28an jokatu zituzten

Nafarroako Herri Kirol Jolasek eman dute aurtengoa. Hiru mailetako txapelketak jokatu dira: kimu, haur eta kadete mailakoak eta Basaburuak hiru kategoriatan izan ditu ordezkariak, bai konbinatuetan eta bai sokatiran ere. Eta txapelik ez eskuratu arren, bere maila eman du aurten ere.
Aitzinetik jokatutako jardunaldietan hobekien moldatu zirenek martxoaren 28an jokatu zituzten finalak Arbizun. Hala, proba konbinatuetan, kimu mailan bigarren gelditu zen Basaburua; haurretan laugarrenak izan ziren eta kadeteetan hirugarren. Sokatiran, berriz, kadete mailan bigarren gelditu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun