Jabier Zigaren lanak hartuko dituen txokoa zabalik

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 13a

Utzitako argazkiak

Martxoaren 29an inauguratu zuten Jabier Ziga margolariaren lanak hartuko dituen Jorge Oteiza museoko txokoa. Museoan egokitzapen lan batzuk egin dira eta horiek akituta, Zigaren 61 obra daude ikusgai, 47 olio-pintura, akuarela bat, lapitzez egindako 12 obra eta ikatz-marrazki bat. Lan hauek egiteko 124.553 euroko dirulagutza eman du Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak eta martxoaren 29ko ekitaldian Gobernu ordezkariak izan ziren egindako lanak inauguratu zituztenak, tartean Miguel Sanz presidentea eta Juan Ramon Corpas Kultura eta Turismo kontseilaria. Horiekin batera, Virginia Aleman alkatea, Ziga Fundazioaren izenean Pello Fernandez, eta Museoaren Lagunak Elkarteko lehendakaria den Ana Mari Marin eta Zigaren alaba, Gurutze Ziga ekitaldian izan ziren. Bertzalde, museon Baztango megalitoentzako eremua ere egokitu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun