Iruritako Olari jatetxean egiten ari diren erakusketa zikloarekin segituz, apirilaren 8tik aitzinera, Martin Zalba Ibañez argazkilariaren argazki erakusketa izanen da ikusgai. Izenburuak ongi ageri duen bezala, Bardeetan gauez ateratako 24 argazki biltzen ditu “Fotografías nocturnas de las Bardenas” erakusketa interesgarriak. Olari ostatu-jatetxea irekia dagoen ordutegian, asteartetik igandera ikusgai izanen da.
Martin Zalba
Martin Zalba 198an sortua da eta gehien bat musika arloan aritu da. Dena dela, argazkilari afizionatu hau 2008tik honat argazkilaritza digitalean hasi zen eta batez ere pintura eta akuarelarekin zerikusia duen argazki mota interesatzen zaio, batez ere paisaien gaueko argazkiak, bodegoia, makroa, paisaia orokorrean eta hiriko argazkigintza.