Udaberriko Feria ospatuko dute Elizondon apirilaren 9an

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 8a

Ahari buru ederrak ikusi eta lagunartean solasteko aukera emanen du Elizondoko Udaberriko Feriak. TTIPI TTAPA

Ahari lehiaketaren hamabigarren edizioa eginen da

Udaberriko Feria ospatuko dute Elizondon ortziral honetan, apirilaren 9an.

10:00etan azienda feriari hasiera emanen zaio Merkatuko Plazan eta aldi berean ahari lehiaketaren hamabigarren edizioa eginen da. Aitzineko urteetan bezala sei sari banatuko dira, hiru ahari mutur gorri onenendako eta bertze hiru mutur beltzendako. Lehenbiziko saria, kaiku bat eta 75 eurokoa izanen da; bigarrena, 50 eurokoa eta hirugarrena, 30 eurokoa. Ahariak eramaten dituzten baserritar guziak bazkarira gonbidatuko ditu Balleko Etxeak.

11:00etan bildots erretze erakustaldia eginen da. 10:00etatik 13:30era bertako produktuen feria eginen da Foruen Plazan; 11:00etan txistulariak bazterrak alaitzen hasiko dira; 12:00etan dantzariena eta 12:30ean txalapartarien txanda izanen da. Ordu berean, Baztan-Zopak dastatzeko aukera ere izanen da. 13:30ean sari banaketa eginen da Merkatuko Plazan. Eta arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara bertako produktuen feria. Dantzaldia ere izanen da 20:00 arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun