Eskolarako jangela behar dutela adierazi diote Iruritako gurasoek Sanz presidenteari

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 30a, 11:37
Iruritako gurasoek bidea itxi diote Miguel Sanzen auto ofizialari. TTIPI TTAPA

Elizondoko Museo Etnografikoaren moldaketak inauguratzera zihoanean bidea itxi diote

Iruritako gurasoek eskola berrian jangela behar dutela adierazi diote Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteari, astelehen eguerdian. Sanz Elizondora etorri da, Jorge Oteiza Museo Etnografikoaren moldaketa lanak inauguratzera. Iruritako gurasoek argi dute soluzioa berriz ere politikoen esku dagoela, martxoaren 23an eskola berriaren lizitazioa atera zenean ez baitute jangela egiteko moduko erabilera anitzeko gelarik aurrikusi. Horregatik, Gurasoek “ahalik eta builarik handiena” ateratzeko asmoa azaldu dute eta horregatik bidea itxi diote Miguel Sanzen autoari, “Jangela behar dugu” zioen pankartarekin.

Hasiera batean, Iruritako plazan egiteko asmoa zuten agerraldia, baina foruzainek hori eragotzi eta etorkizunean eskola izanen den eraikinaren atarian itxi dute bidea, beraien eskariaren berri emateko presidenteari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun