Xaloa Telebista herriz herri

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 29a, 16:07
Utzitako argazkiak

Nafarroako Mendialdeko 40 herrietako bizimodua eta errealitatea «ikuspegi positibo» batetik azalduko du Xaloa Telebistak dagoeneko abian duen Herriz-herri proiektuarekin. Herri bakoitzean zortzi erreportaje eta zuzeneko emanaldi bat egiten ari dira, eta horretarako herritarrrei eta bereziki haurrei ematen diete protagonismoa. Proiektu honen berri emateko agerraldia egin zuten martxoaren 12an Xaloako eta Cedernako arduradunek –argazkian–. Prentsaurrekoan, Iñaki Alustiza proiektuaren koordinatzaileak, Izaskun Abril Baztan-Urdazubi eta Zugarramurdiko Cederna-Garalurreko teknikariak, Joseba Igarabide Xaloa Telebistako kudeatzaileak eta Martin Garde udal zinegotziak parte hartu zuten. Aipatu, egitasmo honek Cederna-Garalur elkartearen laguntza izan duela. Bertzalde, zenbait saio dagoeneko ikusten ahal dira Xaloa Telebistan, EAE Tokiko elkartea osatzen duten herri-telebistetan eta www.tokiko.tv Interneteko atarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun