Errugbilarien besta apirilaren 17an

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 29a

Baztan Errugbi Taldearen urteroko besta apirilaren 17an eginen da, ohi bezala, Larraintzarko frontoian.
21:30ean aratze afaria izanen da eta ondotik kantu zaharrak abesten ariko dira. Bertze hainbat sorpresa izanen direla ere iragarri dute antolatzaileek. Afarira joan nahi dutenentzat, txartelak erosteko azken eguna apirilaren 13a izanen da. Elizondoko Futbolin, Goizalde eta Intza ostatuetan daude salgai. Ultzaman, berriz, Eltzaburuko eta Arraizko ostatuetan eta Orgi jatetxean.
00:30etik aitzinera, berriz, Trikidantz taldearekin dantzaldia izanen da eta gero, AK DJ-a.
Prezioei dagokienean, afaria eta bonolaguntza 25 euro gostako da eta bonolaguntza bakarrik 7 euro.

Ortziralero Lekarozen
Errugbian ari nahi dutenei gonbita ere luzatu die Baztan Errugbi Taldeak. Ortziralero 20:00etan biltzen da taldea Lekarozen eta interesatua dagoena harat agertu daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun