Udaberriko Feria apirilaren 9an eginen da

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 29a

10:00etatik 14:00etara ohiko ekitaldiak izanen dira

Bi azoka izanen dira Elizondon apirileko lehenbiziko asteotan. Larunbat honetan, hilak 3, bertako artisau eta nekazaritza produktuekin azoka eginen da Merkatuko Plazan, 10:00etatik 14:00etara. Eta apirilaren 9an, toki berean, Udaberriko Feria.
10:00etan azienda feriari hasiera emanen zaio Merkatuko Plazan eta aldi berean ahari lehiaketa eginen da. 11:00etan bildots erretze erakustaldia eginen da. 10:00etatik 13:30era bertako produktuen feria eginen da Foruen Plazan; 11:00etan txistulariak bazterrak alaitzen hasiko dira; 12:00etan dantzariena eta 12:30ean txalapartarien txanda izanen da. Ordu berean, Baztan-Zopak dastatzeko aukera ere izanen da. 13:30ean sari banaketa eginen da Merkatuko Plazan. Eta arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara bertako produktuen feria. Dantzaldia ere izanen da 20:00 arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun