Arizkungo zeharbide berrira bisitan

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 29a, 15:46
Utzitako argazkiak

Akitu dira Arizkungo zeharbideko lanak. Bidegurutzeko trafikoa hobeki bideratzeko helburuarekin biribilgune berria eraiki da eta horrekin batera, ur-sarea ere berritu da, ur-zikinen eta euri-uren saneamendu sareak, hain zuzen. Lan horiek 375.371 euro gosta dira eta 305.842 euro Nafarroako Gobernuak paratu ditu eta gainerakoa Udalak. Gobernuak paratu duen dirutik 227.252 euro Herrilan Departamentuak eta 78.590 euro Toki Administrazio Departamentuak ordaindu dituzte. Horren harira, zeharbideko lanetara bisita egin zuten martxoaren 18an Laura Alba Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako kontseilariak eta Virginia Aleman alkateak, Nafarroako Gobernuko eta udaleko bertze zenbait ordezkarirekin batera. Bertzalde, egun horretan adierazi zuen Alba kontseilariak momentuz Otsondon tunela egiteko asmorik ez dagoela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun