Euskal Herriko muslari onenetarikoak Anizkoak

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 29a

Utzitako argazkiak

Asier eta Maitane Maritorena Anizko bikotea hirugarren izan da Euskal Herriko Mus Txapelketan. Eskualdeko eta herrialdeko txapelketak gaindituta lortu zuten aniztarrek martxoaren 20an Seguran (Gipuzkoa) jokatu zen finalerako txartela eta 128 bikoteren artean hirugarren sailkatzea zerbait baino gehiago denez, zorionak biei. Argazkian txapeldunekin ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun