Iturri-Ederra Elkarteak Mendeurrenaren Iturria inauguratu du

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 29a, 15:34
Ezkerrean, elkarteko gaur egungo zuzendaritza batzordeko kideak eta eskuinaldean, Maite Arregi presidentea eta Juan Miguel Ormart omendua. Utzitako argazkiak

Juan Migel Ormart langilea omendu du elkarteak

Duela bi hamarkada baino gehiago, 1987an bete zuen mendea Elizondoko Iturri-Ederra uren elkarteak, baina martxoaren 21ean inauguratu zuten Mendeurrenaren Iturria, Santiago eta Jaime Urrutia karriken artean sortu den plaza berrian, Arizkunenearen aitzinaldean.

Iturri berria
Iturri berriaren diseinua elkarteko batzordekide den Jesus Mari Lameirinhasena da eta Harri Lan enpresak egin du.
Bertzalde, inaugurazio ekitaldian, omenaldia eskaini zitzaion elkarteko langile izan den Juan Miguel Ormarti. Maite Arregi presidenteak oroigarria eman zion eta Juan Miguel izan zen iturria lehen aldiz irekitzeko ardura izan zuena. Garai ezberdinetan Iturri-Ederra elkarteko presidente izan direnak ere bildu ziren, baita gaur egungo zuzendaritza batzordea ere. Bere garaian, Pedro Mari Esartek elkartearen historiari buruzko liburua argitaratu zuen (presidente ere izan da idazlea) eta hori ere opari izan zuten bertaratuek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun