Zakartu Rock besta eginen da larunbatean Gartzainen

Amaia eta Ainhoa 2010ko mar. 26a, 08:50

Kaskezur taldea izanen da Zakartu Rock bestako partaideetako bat. TTIPI TTAPA

Baztango zortzi musika talde ariko dira

Baztango rock taldeen Zakartu Rock besta martxoaren 27an Gartzainen eginen da eta antolatzaileek egun osoko besta antolatu dute: 14:00etan bazkaria izanen da eta ondotik bertsolariak. 17:00etatik aitzinera taldeen emanaldiak hasiko dira. Baztango talde guziak jotzerik izanen ez badute ere, hauek ariko dira: Errugabe, Kaskezur, Ufestuek, Mugalariak, Zoldak, Askatu uli beltzak, Komando Kastaña eta Ratakalba.

Bazkarira joan nahi dutenentzat, txartelak Intza ostatuan daude salgai  20 eurotan (kontzertuetako sarrera barne). Bertzalde, 21:00etatik 23:00etara bokatak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun