Elizondoko Iturri-Ederra Elkarteak Mendeurreneko iturria inauguratu zuen igandean

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 24a, 15:38
Giro ederra izan zen Mendeurrenaren Iturriaren inaugurazioan. Maite Arregi, Iturri-Ederra elkarteko presidenteak oroigarria eman zion Juan Miguel Ormart-i eta batzordekideak eta garai bateko president

Juan Miguel Ormart omendu zuten eta oroigarri bat eman zion Maite Arregi presidenteak

Duela bi hamarkada baino gehiago, 1987an bete zuen mendea Elizondoko Iturri-Ederra uren elkarteak, baina martxoaren 21ean inauguratu zuten Mendeurrenaren Iturria, Santiago eta Jaime Urrutia karriken artean sortu den plaza berrian, Arizkuneneajauregiaren aitzinaldean. Iturri berriaren diseinua elkarteko batzordekide den Jesus Mari Lameirinhas-ena da eta Harri Lan eraikuntza enpresak egin du.

Igande goizean egindako inaugurazio ekitaldian, omenaldia eskaini zitzaion elkarteko langile izan den Juan Miguel Ormart-i. Maite Arregi presidenteak oroigarria eman zion eta Juan Miguel izan zen iturria lehen aldiz irekitzeko ardura izan zuena. Giro ederra izan zen plazan, akordeolarien doinuekin eta Berroko errotak eskainitako talo, gazta, txistorra eta ardoarekin. Garai ezberdinetan Iturri-Ederra elkarteko presidente izan direnak ere bildu ziren, baita gaur egungo zuzendaritza batzordea ere. Bere garaian, Pedro Mari Esartek elkartearen historiari buruzko liburua argitaratu zuen (presidente ere izan da idazlea) eta hori ere opari izan zuten bertaratuek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun