COCEMFE Federazioak bulegoa ireki du Elizondon urritasun fisikoa duten pertsonak laguntzeko

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 22a, 11:29

Martxoaren 22an, 18:00etan eginen da aurkezpena Arizkunenean

Nafarroan ahalmen urritasun fisikoa eta organikoa duten pertsonek Elkarteak biltzen dituen COCEMFE Navarra Federazioak egoitza berria ireki du Elizondon, Baztan eta Malerreka inguruan ezintasun horiek dituen pertsonak artatzeko. Baztango Udalak laguntza eman du egoitza hori, lehen haurtzaindegia zen lekuan, Elizondoko Joaquin Iriarte karrikaren 2.ean. Bulego hau lan egunetan irekia egonen da 10:00etatik 14:00etara, aitzinetik 671 421 346 telefonora deituz hitzordua eskatuz gero.

Federazioaren eta egoitzaren jendaurreko aurkezpena eta solasaldia martxoaren 22an, astelehenean 18:00etan egonen da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxeko hitzaldi aretoan, hirugarren solairuan.

 

Aipatzekoa da COCEMFE Federazio honetan, fibrosi kistikoa, diabetea, fibromialgia, eritasun neuromuskularrak, esklerosi anitza, parkinson eta bertze zenbair eritasun dituzten pertsonen elkarteak biltzen direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun