Arizkungo zeharbideko lanak bisitatu dituzte Nafarroako Gobernuko eta Baztango Udaleko ordezkariek

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 18a, 15:25
Baztango udaleko eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak, Arizkungo errotonda berrian. TTIPI TTAPA

375.371 euro gosta da errotonda berria eraikit eta ur-sarea berritzea

Arizkungo zeharbidearen lanak bisitatu dituzte martxoaren 18an, ortziral goizean, Laura Alba Cuadrado, Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako kontseilariak eta Virginia Aleman, Baztango alkateak, baita Nafarroako Gobernuko eta Baztan Balleko udaleko bertze zenbait ordezkari ere.

Lanak egiteko 375.371 euro erabili dira eta horietatik 305.842 euro Nafarroako Gobernuak paratu ditu eta gainerakoa Baztango Udalak. Nafarroako Gobernuak paratu duen dirutzatik 227.252 euro Herrilan Departamentuak eta 78.590 euro Toki Administrazio departamentuak ordaindu ditu.

Errotonda berria eraiki eta ur-sarea berritu egin dira lan hauen ondorioz, ur-zikinen eta euritako uren saneamendu sareak, hain zuzen.

Laura Alba kontseilariak aipatu duenez, “errotonda berriarekin, bidegurutzeko trafikoa hobeki bideratuko da, mugimenduak arautuagoak geldituko dira eta bide segurtasuna handitu eta istripu arriskua murriztuko da”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun