Aroztegiko proiektua gelditzeko eskaera

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 16a, 12:15


Aroztegiko egitasmoa gelditu eta Baztanen he­rri-eztabaida abiatzeko eskatu du Aroz­tegia... eta gero zer plataformak.
Aroztegiako proiektua, «oroz gainetik, egitas­mo urbanistiko bat» dela salatu zuen taldeak hilaren 11n egindako agerraldian: «hu­tsetik 252 etxe­bi­zitzako bizi­gune berria sortuko due­na Baztanen, 750 biztanle inguruko bizigunea. Hala, golf belagia eta hotela, jokaldi urbanistikoa zuritzeko ai­tzakiak ber­tze­rik ez dira, eta horretarako, aski da bertze tokietan egiten ari diren gisako egitasmoetara begira­tzea: Arabako Bastidakora adibidez».
Taldearen irudiko, egitasmoak Baztango egitu­raketan eta lurraldearen antolaketan «ondorio nabariak» izanen ditu: «praktikan, Baztango 16. he­rri bihurtuko litzateke eta, horrek ondorio sozial, espazial eta ekonomiko sakonak ekarriko ditu». Ho­rregatik pentsa­tzen dute azken erabakia baztandar guz­tiei dagokiela. Ai­tzitik, Udalaren joka­era «guztiz kontrakoa» izan dela kritikatu dute: «he­rri­tarrei deus galdegin gabe, egitasmoa gauzatzeko Udal Planaren aldaketa puntualari hasierako onespena eman zion».

Atxikimenduak
Hainbat dira Aroztegia... eta gero zer? plata­formari atxi­kimendua adierazi diotenak: EHNE Nafarroa, ELA Baztan-Bidasoa, LAB Baztan-Bida­soa, Baz­tango Ezker Aber­tzalea, Baztanda­rren Biltzarra, Baztango Mendigoizaleak, Eguzkilore emakumeen elkartea, Erra­tzuko kultur elkartea, Lekaroz eta Gartzaingo gazteak, Elizondoko Gaztetxea, Metaziri aldizkaria, Jo ala jo kultur elkartea, AEK-ko irakasleak eta Baztango Amnistiaren Aldeko Mugimendua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun