Zakartu Rock besta eginen da martxoaren 27an Gartzainen

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 17a

Baztango zortzi musika talde ariko dira

Baztango rock taldeen Zakartu Rock besta martxoaren 27an Gar­tzainen eginen da eta antolatzaileek egun osoko besta antolatu dute: 14:00­­­­etan bazkaria izanen da eta ondotik ber­tso­­lariak. 17:00­etatik aitzi­nera taldeen emanaldiak hasiko dira. Baztango talde guziak jotzerik izanen ez badute ere, hauek ariko dira: Erru­ga­be, Kaskezur, Ufestuek, Mugalariak, Zoldak, Askatu uli beltzak, Komando Kastaña eta Ratakalba.
Bazkarira joan nahi dutenentzat, txartelak In­tza ostatuan daude salgai  20 eurotan (kon­tzertuetako sarrera barne). Bertzalde, 21:00­etatik 23:00etara bokatak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun