Elizondoko San Francisco Javier ikastetxean ari den Izaskun Almandoz Elizalde seigarren mailako ikasleak saria lortu du Iñigo Arista erakundeak antolatzen duen idazlan lehiaketan. Aurtengoa lehiaketaren XXIX.edizioa izan da eta 150 ikastetxetako 4.000 ikasle baino gehiagok parte hartu dute. Horien artean, 25 izan dira sarituak eta tartean, Izaskun Almandoz.