Haizeak gogotik jo zuen otsaileko azken aste hondarrean. Nafarroako Gobernuak Gorramendin duen meterologia-estazioan, erraterako, orduko 187,5 kilometroko haizeteak neurtu ziren. Eta horrek kalteak eragin zituen hainbat tokitan. Argazkian ageri den Tasubinsaren Elizondoko lantegian, Poskonean, haizeak teilatuaren zati bat eraman zuen. Baztan pilotalekuko teilatuak ere kalteak izan zituen. Arizkunen, Kattalinkoneko teilatuaren zati bat eraman zuen, baita Zigako granja batena ere. Bertze herrietan ere izan ziren kalteak. Hala, Lekarozen eta Arraiozen, orduak eta orduak pasatu zituzten argirik gabe.