Martxoaren 26tik aitzinera Javier Zigaren lanak ikusgai

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 16a, 12:11
Utzitako argazkiak

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko ordezkariak Elizondon izan ziren mar­txoaren 2an, Bertizera egindako bisitaren ondotik, Jorge Oteiza Museoaren lehen eta biga­rren solairuan, Javier Ziga margolariaren lanak hartzeko egokitu den eremua bisitatzeko. Eta han iragarri zuten martxoa­ren 26tik aitzinera zabalik egonen direla jendearentzat. Gobernuko ordezkariekin batera, udal ordezkariak eta Museoarekin lotura duten hain­bat lagun izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun