Elizondoko Santiago elizaren eta Arizkunenea jauregiaren artean, edo nahiago bada, Santiago karrikaren eta Jaime Urrutia karrikaren artean sortutako plaza berria urbanizatzeko proiektua bultzatu du Baztan Balleko Udalak eta Nafarroako Gobernuak proiektu hori onartu du martxoaren 15eko sesioan. Horretaz gain, espropiazioak hartzen dituen ondasun eta eskubideen okupazioa premiazkotzat izendatu ditu Nafarroako Gobernuak.
Proiektu honen helburua Baztan Balleko ondare artistikoa diren bi eraikin horien artean, Santiago eliza eta Arizkunenea jauregiaren artean oztopo arkitektonikorik gabeko sarbidea eta eremua sortzea da, baita inguru horri argiteri egokia ematea ere.